Kargatzen...
Itxi

22:00ean

'Bilboko Txistulari Alardea 2017', gaur, 'Oholtzan' saioan

EITB

Leer en Castellano

Abuztuaren 27an Bilboko Plaza Berrian egindako ekitaldia eskainiko du ETB1ek, 21:30etik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1eko 'Oholtzan' saioak 'Bilboko Txistulari Alardea 2017' kontzertua eskainiko du gaur, 22:00etik aurrera. Ilaski Serranok aurkeztutako saioak, abuztuaren 27an, Bilboko Plaza Nagusian eskainitako musika eta dantza ekitaldia eskainiko du.

Bilboko Udal Txistulari Bandak antolatuta, Jose Rafael Pascual Vilaplanak zuzendutako kontzertuak Maixa eta Ixiar musikariak izan zituen gonbidatu nagusi. Gainera, Euskal Herriko Txistulariak, San Anton Abesbatza, Begoñazpi ikastolako haurrak, Bizkaiko gaiteroak,  Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas, Asier Uskola eta Maddi Argote dantzariak, Metal bostkotea, Iñigo Eskubi gitarra-jotzaileak, Ritxi Salaberria baxu-jotzaileak eta Ander Zulaika bateria-jotzaileak parte hartu zuten.

Bideoak (1)