22:30ean
'Como Pez en el Agua' saioaren atal berria, gaur gauean, ETB2n
EITB
Maribel Salas greeter edo jende-hartzailea izango da; Gorka, luxuzko hotel bateko arduraduna, eta Anjel Las Fellini taldearekin arituko da oholtza gainean.
Gaur gauean, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berri baten protagonista izango dira ETB2n. Aktore lana alde batera utzi eta ofizio berri bat ikasiko dute hirurek.
Aste honetako atalean, zur eta lur utziko gaituzten hiru lanbide ikasiko dituzte. Maribelek greeter lana egingo du Donostian, hiria atzerritar eta turistei erakutsiz; Gorka luxuzko hotel bateko arduraduna izango da Guardian, eta Anjelek bere alde artistikoa landu beharko du Las Fellini taldearen kabaret komikoan parte hartzeko Bilbon.
Protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen nagusiaren balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkio. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte, elkarrekin, eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute, umorea galdu gabe.
'Como Pez en el Agua' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.