Itxi

22:30ean

Udako istorio berriak gaurko 'Con el Verano a Cuestas' saioan

EITB

Leer en Castellano

Zumaiako eta Ajoko kanpinetan, Burgosko Rioseco monasterioko berritze lanetan eta Nafarroako Errege Bardean izango da aste honetako saioa.

'Con el Verano a Cuestas' saioak udako istorio berriak kontatuko ditu gaur gauean, ETB2n. Zumaiako eta Ajoko kanpinak bisitatu ostean, Rioseco monasterioko berritze lanetan murgilduko da. Amaitzeko, luxuaz disfrutatuko du Nafarroako Errege Bardeako Aire de Bardenas hotelean.

Zumaiako kanpinean hasiko dute aste honetako ibilbidea. Bertan, gure artean integratzeko asmoarekin etorri den Kataluniako familia bat ezagutuko dute. Herrian pote bat hartuko dute, eta, gero, flysch-a bisitatuko dute itsasontzi batean.

Jakina denez, Euskal Herrian txirrindularitzak zale asko ditu. Bizikleta hartuta ibilbide bat egitera atera den familia batekin egongo dira. Udan bilobak zaintzen ari diren aitona-amona batzuen gorabeherak ere ezagutuko dituzte.

Ajoko Arenas kanpinera joango dira ondoren. Bertan uda igarotzen duten euskaldunek padelean jokatzen dute egunero. Partida galtzen duenak, eguerdiko baxoerdiak ordaindu behar izaten ditu.

Bestalde, Burgosko Rioseco monasterioko berritze lanetan laguntzen ari diren euskal herritar batzuk ezagutuko dituzte. Inguruko kanpinetara joaten dira oporretan, eta nahiz eta lan asko egin behar, primeran pasatzen omen dute.

Amaitzeko, Nafarroako Errege Bardeara joango dira bertako Aire de Bardenas hoteleko luxuaz gozatzera.

'Con el Verano a Cuestas' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (2)