22:15ean
'Zipi eta Zape eta kanikaren kluba' filma, gaur gauean, ETB1en
Komikiaren historiako biki maitatuenen eta bihurrienen abentura dibertigarria izango da ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zipi eta Zape eta kanikaren kluba filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB1en. Jose Escobarrek sortutako komikietako pertsonaien abenturetan oinarritu da Oskar Santos zinemagilea film hau egiteko. Raul Rivas eta Daniel Cerezo dira komikiko biki bihurrienen azalean sartu diren aktore gazteak.
Jokoak debekatuta dituen Esperanza ikastetxean sartu dituzte Zipi eta Zape biki bihurriak. Kanikaren Kluba sortuko dute han, nagusien agintea desafiatuko duen haurren erresistentzia, alegia. Ikastetxearen sekretu misteriotsua aurkituko dute Zipik, Zapek eta klubeko gainerako kideek, euren adimenari, adoreari eta adiskidetasunean duten fedeari esker, eta euren bizitzako abenturarik zirraragarrienak biziko dituzte elkarrekin.
22:15ean hasiko da Zipi eta Zape eta kanikaren kluba pelikula, gaur, ETB1en.