Itxi

22:15ean

'Las normas de la casa de la sidra', gaur gauean, ETB2n

EITB

Leer en Castellano

XX. mendean girotuta, Ingalaterra Berriko umezurtz-etxe baten eta Worthington familiaren etxaldearen artean gertatutakoak kontatzen ditu drama erromantiko honek.

Lasse Hallström zinemagileak 1999an zuzendutako Las normas de la casa de la sidra (The Cider House Rules) filma eskainiko du gaur, irailak 9, ETB2k. John Irvingen eleberrian oinarrituta, Tobey Maguire, Charlize Theron eta Michael Caine aktoreak ditu protagonista.

Isolaturik dagoen St. Cloud umezurtz-etxearen hormen artean bizi da betidanik Homer Wells (Tobey Maguire). Nerabezarora heldutakoan, zentroko zuzendariak, Larch doktoreak (Michael Caine), bere ondorengo izateko prestatu nahi du Homer. Gazteak, ordea, umezutz-etxetik alde egin eta mundua ezagutu nahi du. Zentrora iritsiko den neska gazte baten edertasunarekin (Charlize Theron) liluratuta, joateko unea iritsi dela erabakiko du.

Ez galdu Las normas de la casa de la sidra pelikula, larunbatean, 22:15etik aurrera, ETB2n.