Audientzia
Kontxako Banderaren emanaldia, bere ordu tartean nagusi
EITB
Emakumeen estropadek %24,8ko audientzia zatia izan zuten eta gizonezkoenak %25,9koa.
Igande goizean, ETB1ek zuzenean eskaini zuen Kontxako banderaren zuzeneko emanaldia, bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Emakumezkoen estropadek %24,8ko audientzia zatia lortu zuten eta euskaldunen artean %35,5eko kuota; gizonen estropadek, berriz, %25,9ko audientzia zatia lortu zuten, oro har, eta publiko euskaldunaren artean %39,5koa. Emanaldiak guztira, 238.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
eragin eremuan.