22:15ean
'Camera obscura' filma, gaur gauean, ETB1en
I.A. | eitb.eus
Familiak oso babestuta duen nerabe itsu bat du protagonista Maru Solores donostiarrak zuzendutako filmak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Camera obscura filma izango da ikusgai gaur gauean, "Zinez" saioan. ETB1en eskainiko da Maru Solores zuzendari donostiarraren pelikula, 22:15ean.
Anek (Jacqueline Duarte) hamahiru urte ditu, eta itsu geratu da. Bere gurasoak (Leyre Berrocal eta Josean Bengoetxea) ebakuntzan pentsatzen ari diren bitartean, bera pubertaroan sartu da, eta galderak egiten dizkio bere buruari...
Familiak kostaldean duen etxean oporretan daudela, Antonio osaba (Victor Clavijo) haize-bolada fresko baten modura iritsiko da. Lehenengo amodioaren uda da, eta lehenengo hilekoarena... Antoniorekin, argazkilaritza zer den ikasiko du Anek. Kamera eskuan duela, eguneroko gertaerak jasotzen hasiko da, inork ikusi edo erakutsi nahi ez dituen gauzekin topo egiten duen arte.
Ez galdu Camera obscura filma, 22:15etik aurrera, ETB1en.