El Conquistador-en castinga
Asier Habans, suhiltzaile polifazetikoa
Enea Otermin
EITB
Suhiltzailea izateaz gain, aerobiceko irakaslea eta arkitektua da.
Gaurko hautagaiaren izena Asier Habans da. Asierrek oso garbi zeukan txikitatik suhiltzailea izan nahi zuela. Bere ametsa egi bihurtu zen 23 urte egin zituenean. Horretaz gain, aerobiceko monitorea ere izan da eta gaiari buruzko liburu bat idatzi du. Espainian zehar ibiltzen da aerobicari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak ematen. Gutxi balitz, duela bost urte arkitektura ikasten hasi zen eta gaur egun, karrera bukaerako proiektua bakarrik geratzen zaio lizentziaduna izateko. Asier edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.