Itxi

Gastronomia saioa

Sagardotegiko janaria, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gipuzkoako lau sagardotegi arituko dira elkarrekin lehian gaurko saioan.

Txuleta

Sagardoaren mundua izango da protagonista gaurko 'Juego de Cartas' saioan. Javi Sierrak aurkezten duen reality eta lehiaketa honek sukaldaritza eta entretenimendua uztartzen ditu, eta sagardotegietara hurbilduko da aste honetan.

Hain zuzen ere, Gipuzkoako lau sagardotegi arituko dira nor baino nor gehiago. Sagardotegi guztiak berdinak direla badirudi ere, agerian geratuko da bakoitzak bere berezitasunak dituela.

Urnietako Elutxeta sagardotegiko Juango Zurruzolak irekiko du txotxa. Bere aitak zabaldu zuen Elutxeta sagardotegia, eta berak du jatetxearen ardura duela 30 urtetik.

Urnietatik Astigarragara joango dira, eta Ipintza sagardotegia ezagutuko dute. Maialen Laburuk, saioan lehiatuko den emakume bakarrak, erakutsiko die sagardotegia.

Astigarragan bertan, Astarbe sagardotegia erakutsiko du Hur Astarbek. Sagardogintzan hamabost belaunaldi aritu dira etxe horretan.

Azkenik, Donostiatik gertu, Zubieta auzoan, Jon Astiazaranek Iruin sagardotegia erakutsiko du. Aitzindari izan ziren Iruinen menua salneurri itxiarekin proposatzen, ordura arte jan-edanak bereizita ordaintzen baitziren.

'Juego de Cartas' 22:30ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)