22:00etan
'Pequeña gran voz' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
50eko hamarkadako Austrian girotuta dago drama hau. Amaren heriotzaren ostean, eraso arrazista ugariren artean, bere ametsak betetzen saiatuko den 10 urteko ume baten istorioa kontatuko digu filmak.
Euskal Telebistak Pequeña gran voz (Kleine Grosse Stimme) film austroalemaniarra eskainiko du gaur gauean. 22:00etan hasiko da ETB2n 50eko hamarkadako Austrian girotutako drama, haur batek jasaten duen arrazismoa kontatzen duena.
Benedikt Thaler (Wainde Wane) da film honetako protagonista. 1955. urtean, galdu berri zuten Bigarren Mundu Gerrak utzitako ondorioak gainditu nahian zeuden Austrian. Benediktek 10 urte zituen garai hartan, eta aitona-amonekin bizi zen. Lau urterekin galdu zuen ama, gazte austriar bat, eta aita, AEBko soldadu afroamerikarra, ez zuen ezagutu. Ume bat besterik ez den arren, etengabe jasan behar izaten ditu herritarrek egiten dizkioten eraso arrazistak, baita aitonaren erasoak ere.
AEBra bidaiatu eta aita aurkitzea da Benedikten ametsa. Helburu horrekin, Vienara joango da, haurren abesbatza batean sartzeko. Ahots izugarria du, eta laster onartuko dute, baina han ere arrazismoa pairatu beharko du.
Ez galdu Pequeña gran voz filma, gaur, 22:00etan, ETB2n.