Itxi

El Conquistador-en castinga

Barbaro Iglesias, kubatar peto-petoa

Enea Otermin

EITB

Barbarok soldaduska Kuban egin zuen eta horrek asko gogortu omen zuen.

Gaurko hautagaiaren izena Barbaro Iglesias da. Barbarok bost urte daramatza hemen, baina bere ametsa Kubara itzultzea da. Hemen irabazten duen diru guztia hango familiari bidaltzen dio. Argi eta garbi dauka saioa irabazten baldin badu lortzen duen dirua bere familiari laguntzeko izango dela. Gasteizko baseball taldean jokatzen du; baina azken aldian pilotan jokatzen hasi da. Barbaro edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.

Bideoak (1)