22:30ean
Mahasti artean ibiliko da gaur gauean 'Juego de Cartas'
A.E. | EiTB
Arabako Errioxako lau jatetxe izango dira protagonista saio honetan.
Arabako Errioxan izango da gaur gauean 'Juego de Cartas' saioa. Berriro ere, lau jatetxe arituko dira nor baino nor gehiago inguru horietako jatetxe onena bilakatzeko. Lehenengoa, Guardiako Señorío de Biasteri dugu. Tomas Montenegro da horren jabea, eta horren emazteak prestatzen dituen sukaldaritza tradizionaleko jakiak dasta daitezke bertan.
'Juego de Cartas' saioak Lucia eta Mari Carmen Carrillo ahizpen Asador Alain egingo du hurrengo geldialdia, Bastidan.
Hirugarren jatetxea ere, Guardian dago, eta Alicia Santamariaren La Huerta Vieja jatetxea aurkituko dugu bertan. Sorpresaz beteriko zerbitzua eskainiko dute jatetxe honetan.
Saioa amaitzeko, berriz, Txomin Garridok Lapuebla de Labarcan duen Casa Currora joango da saioko lantaldea. Bertan oinarri nagusi bat dute: arkume errea labetik atera eta berehala jan behar da, mahaian ez dagoenak ez du jango.
'Juego de Cartas' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.