El Conquistador-en castinga
Cindy Gema, argazkilaritza zale amorratua
Enea Otermin
EITB
Cindy Ekuatore Ginean jaio zen, baina bi urte zituenetik Euskal Herrian bizi da.
Gaurko hautagaiaren izena Cindy Gema da. Cindy Ekuatore Ginean jaio zen, baina ia bizitza guztia darama Euskal Herrian biziz. Zerbitzaria da, baina bere benetako afizioa argazkilaritza da. Oso urduria da eta asko gustatzen zaio oinez ibiltzea. Izaera handiko neska da eta ez zaio batere gustatzen jende erosoa. Cindy edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.