22:30ean
'La Noche de... Ocho apellidos catalanes', gaur gauean, ETB2n
EITB
Felix Linaresek filmazioaren datu guztiak emango ditu, eta Karra Elejalde aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Ocho apellidos catalanes komedia dibertigarria eskainiko du, arrakasta handia lortu zuen Ocho apellidos vascos lanaren ondorengoa. Zuzendari eta gidoilari berberak ditu, eta Dani Rovira, Clara Lago, Carmen Machi, Alfonso Sanchez, Alberto Lopez eta Karra Elejalde aktoreek aurrekoan egindako paperak egin dituzte film honetan ere, eta Berto Romero, Rosa Maria Sarda eta Belen Cuesta aktoreak aritu dira horiekin batera.
Kasu honetan, Rafa sevillarra Kataluniara joango da, eta, Koldo lagun duela, Amaia eta Pau katalanaren arteko ezkontza eragozten ahaleginduko da.
Felix Linaresek filmazioaren eta aktoreen inguruko datu guztiak emango ditu. Halaber, Karra Elejalde aktorearen ibilbidea errepasatuko duen erreportajea eskainiko du, Donostia Zinemaldian estreinatu berri duen pelikularen harira.
Amaitzeko, Halle Berrry aktorea hartuko dute protagonista. Arrakasta handirik izan ez duten zenbait pelikulatan parte hartu ondoren, estatubatuarrak bultzada handia eman dio bere ibilbideari estreinatu berri duen filmarekin.
'La Noche de... Ocho apellidos catalanes' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.