Audientzia
Kataluniaren inguruko jarraipen bereziak, audientzia datu bikainak ETBn
EITB
Euskal Telebistako bi kate nagusiek albistegi saio bereziak eskaini zituzten goizean eta gauean.
Euskal Telebistak jarraipen zabala egin zuen Kataluniako erreferendumaren inguruan eta, goizean zein gauean ikusgai izan ziren albistegi bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten.
Goizeko 08:00etan hasi zen programazio berezia ETB1en eta ETB2n. ETB2ko saio bereziak %22,3ko audientzia zatia lortu zuen eta 392.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan. ETB1eko albistegi bereziak, berriz, 145.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta euskaldunen artean %7,3ko kuota izan zituen.
Bartzelonatik zuzenean, ETB2ko 'En Jake' saioak jarraitu zuen Kataluniako egoeraren jarraipen bereziarekin 12:00etatik aurrera. Saioak %15,3ko audientzia zatia eta 370.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
Gauean, 'Teleberri' albistegia bere ordu tartean audientzia buru izan zen %21,4ko audientzia zatiarekin, eta 337.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen. Jarraian ETB2ko albistegi taldeak egin zuen zuzeneko saio bereziak %10,0eko share-a eta 338.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
Bestalde, ETB1eko gaueko albistegi berezia 23:30ean hasi zen eta 54.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Gainera, %5,5eko kuota lortu zuen ikus-entzule euskaldunen artean.