Itxi

El Conquistador-en castinga

Eduardo Jose Genua, Venezuelako dantzaria

Onintza Aiestaran

EITB

Eduardo Jose Venezuelan jaio zen, baina gaur egun Etxalarren bizi da.

Gaurko hautagaiaren izena Eduardo Jose Genua da. Eduardo Jose Venezuelan jaio eta bertako Euskal Etxean hazi zen. Halaber, ikastolan egin zituen bere ikasketak. Bere aita Etxalarkoa da eta duela 10 urte Nafarroara joan zen bizitzera. Ehiztari amorratua da, dantzaria eta kirolzalea. Munduko Pilota Txapelketetan parte hartu izan du Venezuela ordezkatuz eta hainbat maratoitan ere parte hartu du. Bere burua lehiakor eta sukaldari trebe gisa definitzen du eta eskulanak egiteko abilezia duela ere aitortzen du. Eduardo Jose edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.

Bideoak (1)