Itxi

22:30ean

'Mister Holmes'ekin estreinatuko du gaur 'La Noche de...'k 23. denboraldia

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Sir Ian McKellen aktoreak Sherlock Holmes detektibearen papera egiten du Bill Condonek zuzendutako pelikulan.

'La Noche de…' saioak 23. denboraldiari ekingo dio gaur gauean, urteotan guztiotan jarraitzaile izan dituzten ikus-entzuleei esker ona erakutsiz. Felix Linaresen eskutik, zinema munduko azken nobedadeak ezagutu ahal izan dituzte asteartero. Halaber, garaian garaiko film berri eta ezagunenak ikusi dituzte. Audientziaren fideltasunari eusteko, atal klasiko eta arrakastatsuekin batera, tarte berriak estreinatu izan dituzte. Aste honetan, hain justu, Tu frase favorita izenekoa jarriko dute abian. Ikus-entzuleek filmetan entzundako esaldirik gogokoena aukeratu beharko dute.

Mister Holmes filmarekin hasiko dute denboraldi berria. Mitch Cullin idazle estatubatuarraren Un sencillo truco mental eleberri arrakastatsua du oinarri. Bertan, Sherlock Holmes detektibea adineko gizona dugu, eta oroimen arazoak ditu. Esku artean duen kasua bere azken ikerketa izan daiteke. Bill Condonek zuzendu zuen filma, eta Sir Ian McKellen aktore beteranoak egin zuen Holmes jaunaren papera.

Ikus-entzuleek, arestian aipatutako Tu frase favorita atalean parte hartzeaz gain, aktore baten izena asmatu beharko dute: emakumezkoa da, 29 urte ditu, eta begi berde ikusgarriak; Blade runner filmaren azken bertsioan, liluratuta utzi gaitu.

Azkenik, También son humanos tartean, txakurra duten Hollywoodeko aktoreen gorabeherak kontatuko dizkigu Felix Linaresek.

'La Noche de...' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)