EiTB-REN ESKUTIK
Anne Etchegoyenen kontzertua, Zugarramurdin, larunbat honetan
A.E. | EiTB
Euskal Herritik Santiagora ikuskizunean, kantaldia eskainiko du Zugarramurdiko kobazuloetan bere azken diskoan berarekin parte hartu duten lagunekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbat honetan, urriak 7, Anne Etchegoyenek kontzertua eskainiko du Zugarramurdiko kobazuloetan, 20:00etan, Compostelle, du Pays Basque à Saint Jacques diskoan berarekin parte hartu duten lagunekin.
EiTBren eskutik antolatutako Euskal Herritik Santiagora ikuskizunean, diskoan dauden 'Bake mina' eta 'Loretxoa' abestiekin batera, euskal kanta ezagunak kantatuko ditu: 'Txoria txori/Hegoak', 'Xalbadorren heriotzean', 'Eperra', 'Airetun txikitun' eta abar.
Anne Etchegoyenekin batera, Biotz Alai abesbatza, Paz de Ziganda Ikastolako haurren abesbatza, Aukeran dantza konpainia, txalapartariak eta beste zenbait gonbidatu berezi arituko dira bertan.
Jaialdira joateko txartelak 15 euroan eskura daitezke Nafarroako Rural Kutxaren online salmentarako plataforman (www.entradascajarural.com) eta Zugarramurdiko kobazuloetan.
Anne Etchegoyenek Urrezko Diskoa eskuratu du, eta Les voix basques diskoaren 85.000 ale saldu ditu Frantzia osoan. Han, gehien saldu diren hamar diskoetako bat da jada, eta Mikel Laboaren "Txoria txori" abestiaren bere bertsioak 1.500.000 bisita baino gehiago izan ditu Youtuben.