20:00etan
Elantxobe, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan
EITB
Ander Gonzalezek itsasoko produktuez beteriko Elantxobeko gastronomia ezagutuko du, bertako bizilagunen eskutik.
'Historias a Bocados' Elantxobera joango da gaur, eta Ander Gonzalez sukaldariak bertako biztanleen eskutik ezagutuko du Bizkaiko kostaldeko herri honetako sukaldaritza.
Elantxobeko biztanleei makuesak deitzen zaie, eta izenburu hori du Iñigo Azkona argazkilariak argitaratu berri duen liburuak. Arrantzaleen eta itsasoarekin lotutako beste ofizioen inguruko lana da, aspaldiko Elantxobeko bizimoduaren ispilu. Nahiz eta gaur egun gauzak asko aldatu diren, herriko gastronomia itsasora begira jarraitzen duela ikusiko du Anderrek, eta honen inguruan solasean, Mentrame tabernako bakailao pintxoa jango du Iñigorekin.
Horrez gain, Itziarrekin batera hegaluzea nola poteratzen den ikasi du, eta Antton bere senarrak, arrantzale izandako garaiak gogoratuko ditu Anderrekin. Hirurek atuna tipularekin jango dute itsasoaren aurrean.
Elantxobeko jatetxeetako menuan itsasoko produktuen eskaintza zabala dago. Ogoñope jatetxeko Zigor sukaldariak erreboiloa plantxan prestatuko du Anderrentzat eta Miren Ogoñope eta Itxas Etxe jatetxeen jabearentzat.
Amaitzeko, zaldiekin coaching jardunaldiak egiten dituen Josebarekin arituko da Ander. Lortuko ote du Josebak Anderrek zaldiei dien beldurra uxatzea?
'Historias a Bocados' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.