Itxi

Gaur, 22:30ean

Jose Montilla Kataluniako presidente ohiari elkarrizketa, '7 Días' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Estibaliz Ruiz de Azuak eta Arantza Ruizek aurkezten duten saioak Kataluniako azken ordukoa aztertuko du eta independentziak izan ditzakeen ondorio ekonomikoak azalduko ditu.

Katalunian tentsio handiz bizi izan diren gertakariak aztertuko ditu gaur '7 Días' saioak, azken orduko informazio eta datuak eskainiz. Puigdemonten eta Rajoyren hitzak aztertu eta horien aurrean izandako erreakzio politikoak bilduko dituzte. Gainera, Jose Montilla Kataluniako presidente ohia hartuko dute, gertatuko denaren gakoak argitzeko asmoarekin.

Bestalde, Estibaliz Ruiz de Azuak eta Arantza Ruizek aurkezten duten saioan, independentziaren aldarrikapenak izan ditzakeen ondorio ekonomikoez arituko dira Mafred Nolte ekonomistarekin. Bestalde, solasaldirako mahaiaren inguruan, Itziar Gorospe, Martin Garitano, Isabel Camacho, Esther Esteban eta Eduardo Azurmendi bilduko dira.

'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

>

Informazio gehiago (2)