22:00etan
Izer eta Alabier Aristerrazun, gaur gauean, 'Oholtzan'
EITB
Trikitilarien eskutik, Aiako Aristerrazu auzoan izandako erromeria izango da ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Izer eta Alabier trikitilarien eskutik, Aiako Aristerrazu auzoan izandako erromeria izango da ikusgai gaur ETB1en, 'Oholtzan' saioan. Izer azkoitiarra da, Lajaren ikaslea, eta Alabier, berriz, azpeitiarra eta Landakandaren ikaslea.
15 urte zituztenetik daude elkarrekin tritikitixa joaz eta 20 urte eman dituzte plazaz plaza. Arin arinek, fandagoek, foxek, pasodobleek, balsek eta rantxerek osatzen dute bere errepertorioa.
'Oholtzan' saioa 22:00etan izango da gaur ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en.