22:05ean
'Muerte de una joven' telesail laburra, gaur gauean, ETB2n
eitb.eus
Erredakzioa
Bi atal ditu telesailak, eta igande honetan eskainiko du ETB2k bigarrena, lehenengoa aurreko igandean emititu baitzuen.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Muerte de una joven (Tod eines Mädchens) telesail laburraren bigarren atala eskainiko du gaur, urriak 15, 22:05ean. Lehenengoa aurreko igandean emititu zen.
Itsaso Baltikoko herri txiki bateko biztanleak erabat hunkituta geratuko dira Jennifer (14 urte) izeneko neskato baten gorpua topatutakoan. Hella Christensen detektibea arduratuko da gertatutakoa ikertzeaz, eta hilketa horren susmagarri bat du: bere semea.
Ez galdu Muerte de una joven telesailaren bukaera, gaur gauean, ETB2n, 22:05ean.