22:00etan
'The Scapegoat' filma eskainiko du ETB2k gaur gauean
L.A. | eitb.eus
Ingalaterrako 50eko hamarkadan dago girotuta, eta fisikoki berdin-berdinak diren bi gizonen istorioa kontatzen digu.
Charles Sturridge zinemagileak zuzendu eta Matthew Rhys, Eileen Atkins eta Anton Lesser aktoreak protagonista dituen The Scapegoat filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. 1957an Daphne du Maurierrek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Ingalaterran, 1952an, Elisabet II.a koroatzeko prestatzen ari direla, gizon batek bere itxura berdin-berdina duen beste gizon batekin egingo du topo, irakasle batekin. Hortik aurrera, beste horren bizitza bere egingo du: emazte bat izango du, bi maitale eta hainbat sekretu.
The Scapegoat, gaur, 22:00etan, ETB2n.