Itxi

11:30ean

Katalunia hizpide, gaur goizean, 'En Jake' saioan

EITB

Leer en Castellano

Xabier Lapitzek Guillermo Nagore, Leire Pinedo, Alberto Surio eta Paula Amieva izango ditu solaskide.

Gaurko 'En Jake' saioak Kataluniako egoera izango du hizpide. Junts pel Sí eta CUP alderdiek eskatuta, osoko bilkura monografikoa deitu du Kataluniako Parlamentuak ostegunerako, Konstituzioaren 155. artikulua baliatzeko erabakiari erantzuteko helburuarekin. Artikulu hori ezartzeko neurriak Senatuan ostiralean onartzea aurreikusi dute.

Xabier Lapitzek Kataluniako egoeraren inguruko azken albisteak aztertuko ditu Guillermo Nagore, Leire Pinedo, Alberto Surio eta Paula Amieva solaskideekin.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)