El Conquistador-en castinga
Gaizka Lejarreta, geldirik egon ezin duen artzaina
Onintza Aiestaran
EITB
Gaizka hiperaktiboa da eta bere denbora baserrian dituen 36 ardiak zaintzen igarotzen du.
Gaurko hautagaiaren izena Gaizka Lejarreta da. Bizkaitar ezkongabe honek bere gorputza zer jasateko gai den ikusi nahi du eta baita jan gabe zenbat denbora jasan dezakeen ere. Halaber, emakumeek dioten bezain gogorra den ala ez frogatu nahi du. Ezin du segundo bakar batez ere geldirik egon eta hiperaktiboa da. Baserrian 36 ardi ditu eta horiek zaintzen igarotzen du bere denbora. Gaizka edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.