Itxi

20:00etan

Pasai Donibanen izango da gaur 'Historias a Bocados'

EiTB

Ander Gonzalezek Pasaiako barruti honetako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

Gaurko 'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalez Pasai Donibanera joango da, bertako biztanleen istorio bitxi eta gastronomikoak gertutik ezagutzera.

Batelariak Pasaiako historiaren parte dira. Badiaren ertz batetik bestera euren bateletan pertsonak garraiatzen zituzten emakumeak ziren. Horietako bat Karmele Salize da, eta Anderrekin arituko da bere batelari garaiak gogoratzen. Gainera, anisarekin egindako erroskilak jatera eramango du gure sukaldaria, 60ko hamarkadan plazan zegoen denda baten omenez.

Ziaboga jatetxeak itsas-sukaldaritza eskaintza zabala du. Alex Barcenilla da sukaldaria eta jatetxearen jabea, eta txipiroiak prestatuko ditu Ander Gonzalezekin batera.

Satur Telletxeak eta Marian Garmendiak Santa Ana erromesentzako ostatua daramate. Anderrek ez zekien Donejakue Bidea Pasai Donibanetik igarotzen dela, eta bidearen zati bat egingo du. Txangoan, inguruko gastronomia ezagutzeko aukera izango du, eta tomate eta urdaiazpiko bokata jango du indarrak berreskuratzeko.

Amaitzeko, Edurne Lujanbio 83 urteko emakumeak herriko eta badiako hainbat istorio bitxi kontatuko dizkio Anderri. Kakorratz-lana egingo dute eta gatzetan jarritako antxoak pipermorroekin jango dituzte elkarrekin.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

Informazio gehiago (2)