El Conquistador-en castinga
Jair del Olmo, galtzea atsegin ez duen karate irakaslea
Onintza Aiestaran
EITB
Karate egiten du eta Bruce Lee aktorearen jarraitzailea da.
Gaurko hautagaiaren izena Jair del Olmo da.&' || 'nbsp;6 urte zituenetik karate egiten du. Gaur egun, karate eskolak ematen ditu Barakaldon. Lehen karaten mutilen aurka lehiatzen zen eta beraz, mutilen aurka borrokatzen ohituta dagoela dio. Ez zaio galtzea gustatzen eta ez da erraz amore ematen duen horietakoa. Bruce Lee aktorearen jarraitzailea da eta bere pelikulak eta historia ditu gustuko. Jair edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.