Audientziak
Larunbateko 'Oholtzan'ek azkeneko bi urteetako daturik onena lortu zuen
EITB
Gainera, 'Go!azen' telesailak eta 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak oso erantzun ona lortu zuten asteburuan.
'Oholtzan' saioak azkeneko bi urteetako daturik onena lortu zuen larunbatean, Taberna Ibiltaria ikuskizunaren emanaldi bereziarekin. Saioak %6,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %11,6ko kuota lortu zituen. Gainera, 157.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, ostiraleko 'Go!azen' telesailaren emanaldiak %3,3ko audientzia zatia izan zuen, euskaldunen artean %9,5eko kuota izan zituen. Gainera, gaztetxoen artean nagusi izan zen, 4 eta 12 urte bitarteko haurren %30,6ko kuota bereganatuz.
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak, halaber, %3,7ko audientzia zatia orokorra erdietsi zuen eta euskaldunen artean %9,0ko kuota lortu zituen. Zuhaitz eta Pagadi Nafarroako Imotz udalerrira gerturatu ziren eta bertako biztanleen istoriorik bitxienak ezagutu zituzten. Audientzia metatuari dagokionez, 121.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.