Itxi

El Conquistador-en castinga

Carlos Lavado, kamioi-gidari kementsua

Onintza Aiestaran

EITB

Txiste kontalari aparta da.

Gaurko hautagaiaren izena Carlos Lavado da.&' || 'nbsp;Kamioi-gidaria da eta bizio txikiak dituela aitortzen du. Txiste kontalari aparta da eta bere lagunekin barre egitea gustuko du. Gizon aktiboa da eta jendearekin erlazionatzea atsegin du. Barrabil handiak dituela dio eta horrek arazoren bat ekar diezaiokeela uste du aukeratua izanez gero. Jose Luis Korta ikusteko irrikatzen dago eta berak adinako barrabilak edo handiagoak dituela dio. Carlos edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.

Bideoak (1)