Itxi

20:00ean

Ameskoa ibarrean izango da gaur 'Historias a Bocados'

EITB

Leer en Castellano

Ander Gonzalezek Nafarroako eskualde hau bisitatuko du eta bertako biztanleek haien ohitura eta gastronomiaren lotutako hainbat istorio kontatuko dizkiote.

Igandeko honetan, 'Historias a Bocados' saioa Ameskoa Ibarrean izango da eta Ander Gonzalez sukaldariak bertako hainbat auzokide ezagutuko ditu.

Hasteko, Javier Iñiguezekin egongo da. Pirinioetako behien ustiategia baten jabea da, eta haren lan egiteko modua erakutsiko dio Anderri, eta besteak beste, behien intseminazio artifiziala nola egiten duten azalduko dio. Ustiategian gogor lan egin ondoren, Casa Faustina jatetxera joango dira. Bertan, bazkaltzeko hainbat jaki aterako dizkiote gure sukaldariari.

Ondoren, Fernando Luzuriaga arrain-saltzailearekin arituko da Ander. Fernandok ez du ohiko arraintegi batean lan egiten, arrainak saltzeko prestatutako furgoneta batean aritzen da toki batetik bestera. Ameskoako Ibarreko emakumeek ondo ezagutzen dute Fernando eta berarekin doan Ander sukaldaria ere ezagutzeko irrikan egongo dira. Hamaiketakoa Irigoyen hostalean egingo dute: txistorra pintxo ederra.

Amaitzeko, Maite Ruiz de Larramendi Eulateko pilotari ezagunarekin arituko da Ander herriko pilotalekuan. Maiteren familia gazta ekoizlea da eta gazta on baten atzean dauden istorioak azalduko dizkio Anderri. Gazta saltokian familiaren etxean dute, eta bertan, Maiteren amak arrautzak txorizo eta patatekin prestatuko dizkie.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)