ETB-1en
Igandeko Meza, zuzenean, Erromatik
A.A.
EITB
Eukaristia honetan Ama Candida Jesusen Alaben sortzailea Santu egingo du Benedicto XVI Aita Santuak.
Igande honetako Meza Santuaren emankizuna Erromatik egingo du ETB-1ek zuzenean. Eukaristia goizeko 10etan hasiko da, ohi bezala, baina luzeagoa izango da, Ama Candidaren kanonizazio ekitaldia jarraitu ahal izateko. Benedicto XVI Aita Santuak Santu egingo du Jesusen Alaben sortzailea den andoaindarra.
Joan Paulo II.ak 1996ko maiatzaren 12an beatifikatu zuen Ama Candida, Jesuitinen ordenaren sortzailea, eta orain Santu egingo dute, ordenako kide bat sendatu zuela frogatu eta gero. Ama Candida Santu egiten duten bosgarren gipuzkoarra da. Lehen emakumezkoa.