Kargatzen...
Itxi

22:00etan

'Hemen gera Akelarre' kontzertua, gaur, 'Oholtzan' saioan

EITB

Leer en Castellano

Akelarre taldeak Astigarragako Oialume sagardotegian eman zuen kontzertuak bere abesti esanguratsuenak eskaini zituen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Akelarre musika taldeak Astigarragako Oialume sagardotegian eman zuen kontzertua eskainiko du, gaur, 'Oholtzan' saioak, 22:00etan.

Jende ugari bildu zen hitzordura, Akelarreren 30 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar ezagun egin diren abestiez gozatzera. Oholtza gainean, Patrice Dumora, Juanpa Agirre eta Jexuxmai Lopetegi abeslariek; Juanma Labandibar, Xabi Zubeldia eta Aitor Amezaga teklatuek; Edu Cruz, Xanet Arozena eta J.Alberto Batiz gitarrek; Markos Juaristi baxuak eta Pako Diaz bateriak aritu ziren.

'Oholtzan' gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

Bideoak (1)