El Conquistador-en castinga
Nakor Marquez, olatu handietako surflaria
Onintza Aiestaran
EITB
Karateko gerriko beltza du eta eskolak ematen dizkie haurrei eta helduei.
Gaurko hautagaiaren izena Nakor Marquez da.&' || 'nbsp;Kirola gustuko du orokorrean. Karateko gerriko beltza du eta eskolak ematen dizkie haurrei eta helduei. Surfa ere egiten du, baina olatu handiak hartzea gustuko du, batez ere. Bromazalea da eta bere puntu ahula emakumeak direla aitortzen du. Hala ere, gizon zintzoa eta leiala dela dio. Nakor edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.