Itxi

22:30ean

EAJ-PSE gobernuaren legealdiaren lehen urtea aztergai, gaur gauean, '360º' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Africa Baetak Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du esklusiban, Euskadi 2017: Un antes y un después erreportajearen baitan.

Gaur gauean, '360º' saioak EAJ eta PSEren gobernuaren lehen urtearen analisia eskainiko du Euskadi 2017: Un antes y un después erreportajearen baitan.

Iñigo Urkulluren bigarren legealdiaren lehen urtea bete denean, Africa Baeta kazetariak esklusiban elkarrizketatuko du lehendakaria. Urkulluk Euskadiren egoeraren gainean duen iritzia azalduko du, eta, besteak beste, autogobernua, ETAren armagabetze prozesua, kupoa eta Kataluniako krisia izango ditu hizpide.

Halaber, Eusko Legebiltzarrean dauden bost alderdien ordezkariak hartuko dituzte saioan: Andoni Ortuzar, EAJko EBBko presidentea; Maddalen Iriarte, EH Bilduren bozeramailea Legebiltzarrean; Lander Martinez, Elkarrekin Podemos koalizioaren bozeramailea Legebiltzarrean; Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia; eta Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea. Elkarrekin aztertuko dute EAJ-PSE gobernu akordioaren lehen urtea, eta aurrekontuak, ekonomia gaiak eta hurrengo urteetan Euskadik izango dituen erronkak jorratuko dituzte.

Halaber, euskal hiritarrek Urkullu lehendakariari galderak egiteko aukera izango dute, eta zenbait adituk Euskadin dugun ongizate estatuaren eredua aztertu, eta krisialditik atera garen edo ez azalduko dute.

'360º. Euskadi 2017: Un antes y un después' gaur izango da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)