Itxi

Audientzia

'Go!azen'ek eta 'Herri Txiki'k audientzia datu bikainak izan dituzte asteburuan

EITB

Leer en Castellano

'Go!azen' haur eta gaztetxoen artean nagusi izan zen eta 'Herri Txiki, Infernu Handi' euskaldunen artean audientzia buru izan zen igande gauean.

'Go!azen' eta 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioek audientziaren harrera bikaina izan dute asteburuan.

Ostiraleko 'Go!azen' telesailaren emanaldiak %5,3ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %14,2ko kuota bereganatu zituen. Gainera, berriz ere nagusi izan zen haur eta gaztetxoen artean: 4-12 urte bitartean %41,6ko kuota eta 13-18 urte bitartean %24,2ko kuota izan zuen.

Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak, berriz, %6,0ko audientzia zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen %15,2ko kuotarekin. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Izabara egindako bisitak 115.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (2)