Itxi

22:30ean

'Pasaiako badia' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Leer en Castellano

Polizia Nazionalak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituenetik 32 urte pasatu direnean, gertakari latz haien inguruko kontakizuna eskainiko du filmak.

Gaur gauean, ETB1ek Pasaiako badia dokumentala eskainiko du, Pasaiako badiako harkaitzetan duela 32 urte izandako gertakari latzen inguruko kontakizuna. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno legez kanpo atxilotu eta torturatu ostean, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin hitzordua jartzera behartu zuen. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batez lotu zuten, eta seinalea egindakoan, iparraldetik zetorren zodiak bat harkaitzetara gerturatu zen. Sekulako tiro zaparrada hasi zen orduan.

Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tiroaldian hil zituzten. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu zituen Poliziak, eta Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu zituzten. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu zizkien Paco Etxeberria auzitegi medikuak, nahiz eta bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon zela adierazi.

2016an Donostiako Probintzia Auzitegiak hilketa zantzuak zeudela aitortu zuen arren, kasua behin betiko artxibatu zuen. Ezin izan zituzten delituaren egileak identifikatu, eta senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

Pasaiako badia dokumentala 23:15ean izango da ikusgai, ETB1en.