Itxi

22:30ean

Gure hiriburuetako alde historikoetara bisita, gaurko 'Con la calle a cuestas' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Saioak gertutik ezagutuko ditu Bilboko Zazpikaleak, Donostiako Alde Zaharra, Gasteizko Alde Zaharra eta Iruñeko hirigune historikoa.

Gaur gaueko 'Con la Calle a Cuestas' saioak lau hiriburuetako alde zaharrak ezagutuko ditu. Hiri bakoitzaren historiaren ispilu dira auzo hauek eta nortasun propioa dute.

Gasteizko Alde Zaharrean, gremioen izena duten hainbat kale daude, horien artean, Zapatari kalea edo Aiztogile kalea. Auzoan hainbat adin eta nazionalitateko pertsonak bizi dira eta kondaira bihurtu diren istorioak topa daitezke nonahi.

Alde zaharren artean zaharrena Iruñekoa da. Jatorri erromatarreko auzo honek presentzia handia du Sanferminetan, eta Estafeta kalea izango da, seguruenik, auzoko kalerik ezagunena. Hala ere, beste txoko bitxi batzuk ere baditu, adibidez, Salsipuedes kalea, Estatuko kalerik laburrena.

Tradizioak eta modernitateak bat egiten dute Bilboko Zazpikaleetan. Hainbat taberna eta jatetxe topa daitezke Bizkaiko hiriburuko alde zaharrean, eta giro handia dago egunez zein gauez.

Donostiako Alde Zaharra, berriz, guztien artean berriena da; izan ere, XIX. mendeko Donostiako Setioaren ostean guztiz suntsituta geratu zen eta berriro eraiki behar izan zuten. Hala ere, gaur egun irekita jarraitzen duten denda batzuk oraindik ere gogora ditzakete garaiko erasoetatik hiria babesten zuten harresi handiak.

'Con la calle a cuestas' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)