Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' Arratzun izango da gaur

EiTB

Leer en Castellano

Ander Gonzalez sukaldariak Bizkaiko herri honetako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

Ander Gonzalez sukaldaria, Leitz-Gatzagako saioan. (Argazkia: EiTB)

Ander Gonzalezek Arratzu Bizkaiko herria ezagutuko du gaur, 'Historias a Bocados' saioan. Arratzuko auzokideen artean, Asier Madariaga ezagutuko du lehendabizi. Euskadiko kiwi ekoizle handiena da, eta horren sailak Munitibar, Mendata eta Arratzu herrietara zabaltzen den 70.000 metro koadro hartzen ditu. Anderrek kiwi landareen adarrak mozten lagunduko dio Asierri, eta Asierrek, bere aldetik, kuiatxo eta onddo nahaskia prestatuko du.

Pedro Bastegietak garrantzia handia ematen dio elikadurari, eta bere filosofia berezia kontatuko dio Ander Gonzalez sukaldariari, belar-irabiaki bat eta fruta ekologikoekin egindako postrea jaten duten bitartean.

Josefina Uriarte Arratzuko San Tomas elizako elizaina da. 81 urteko arratzuar honek sakristiaren sekretu guztiak erakutsiko dizkio Anderri. Txokolatea eta tostadak jango dituzte elkarrekin.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)