22:30ean
Bizkaian ibiliko da 'Juego de Cartas' saioa gaur gauean
A.E.|EiTB
Aizpuru, Poli eta Akebaso jatetxeek eta Aurrekoetxea erretegiak hartuko dute parte.
Gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioa Bizkaian izango da berriro, sukaldaritza tradizionala oinarri duten jatetxeak protagonista dituela.
Hasteko, Ander Lekumberrik Fruizen duen Aizpuru jatetxean egongo dira.
Handik Busturialdia-Urdaibaiko Morga herrira joango dira, eta Poli jatetxea ezagutuko dute, Ana Urkiberen eskutik. Anaren amarekin ere egongo dira. Ahal duenean alabari jatetxean laguntzen dio sasoiko dagoen emakume honek.
Ondoren, Mungiara joango dira, Charo Fernandezen Aurrekoetxe erretegiaren berri izateko. Jabeak moda mundua utzi eta ostalaritzara emandako pausoaren arrazoiak argituko ditu.
Amaitzeko, Atxondo haranean itxiko dute menua, Akebaso jatetxean. Izorne Luengok bezeroari ezetzik ez esatearren zer egiteko gai den azalduko du.
'Juego de Cartas' 22:30ean dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.