ETB2, 14:00
Txapeldunen astea, 85.000 euroko zakuarekin, 'Atrápame Si Puedes' saioan
EiTB
Orain arteko sei lehiakide onenak hartuko dituzte, saioan berriro parte hartu eta zakua irabazteko aukera izan dezaten.
Eguberri jaietan murgilduko da astelehenean 'Atrápame Si Puedes' saioa, txapeldunen astea eginez. Patxi Alonsok gidatzen duen lehiaketan orain arte izan diren parte-hartzaile onenak ikusiko ditugu nor baino nor gehiago. 85.000 euroko zakua izango da jokoan.
Kris, Leioako komertziala; Portu, Bilbon bizi den portugaldarra; Bruno, Lazkaoko tornularia; Mariaje, Barakaldoko ile-apaintzailea; P.J., Gasteizko ikaslea; eta Imanol, lehiakide mitikoa, izango dira lehian abenduaren 18a eta 22a bitartean.
ETB2ko lehiaketan dirua irabazitakoak dira guztiak, eta gogotsu datoz, zakua berriro irabazteko irrikaz.
'Atrápame Si Puedes' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 14:00etan, 'Teleberri' albistegiaren aurretik.
iaren aurretik.