22:30ean
'Díos mío, pero qué te hemos hecho' komediaren estreinaldia, gaur, 'LND'n
EiTB
Saioak, gainera, Jack Black eta Jane Fonda aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu, eta pelikuletako une mingarriak gogoratuko ditu 'Momentos para congelar' atalean.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Díos mío, pero qué te hemos hecho filma estreinatuko du telebistan. Komedia frantses dibertigarri honek Claude eta Marie Verneuil senar-emazte kontserbadore eta katolikoak izango ditu protagonista. Bikoteak balore eta ohitura tradizionalen arabera hezi ditu lau alabak, baina horiek beste modu batera bizitzea erabaki dute: alaba nagusia musulman batekin ezkondu zen; bigarrena, judu batekin; eta hirugarrena, txinatar batekin. Gurasoek alaba gazteena dute oraindik eurek hasitako bideari jarraitzeko. Felix Linaresek filmatzeko lanen eta aktoreen inguruko datu guztiak emango ditu filma eskaini aurretik.
Saioak, gainera, Jack Black aktore komikoaren inguruko erreportajea eskainiko du, estreinatu berri duen Jumanji: bienvenidos a la jungla filmaren karietara.
Halaber, Momentos para congelar atalak Algo pasa con Mary komedia ezagunaren eszenarik mingarriena gogoratuko du.
Amaitzeko, Jane Fonda aktorearen 80. urtebetetzea ospatzeko erreportaje berezia eskainiko du Los archivos secretos atalean.
'La Noche de… Díos mío, pero qué te hemos hecho' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.