Audientzia
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren emanaldia, audientzia-buru, euskaldunen artean
EITB
ETB1ek eskaini zuen BECeko finalaren zuzeneko emanaldiak 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten.
Igandean BECen ospatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalak audientziaren harrera bikaina izan zuen. Euskaldunen artean saiorik ikusiena izan zen eta 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Bertsozaleek biziki gozatu zuten finala izan zen eta Maialen Lujanbiok irabazi zuen.
Euskal Telebistak txapelketa osorik eman zuen, goizeko eta arratsaldeko saioak zuzenean eskainiz. Goizeko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen %10,8ko audientzia zatiarekin. Euskaldunen arteko %24,9ko kuota bereganatu zuen eta 151.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Arratsaldeko emanaldiak, bere aldetik, %8,8ko audientzia-zatia, euskaldunen arteko %20,0ko kuota eta 282.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.