Kargatzen...
Itxi

Kataluniako hauteskundeak

Kataluniako hauteskundeei jarraipen berezia, EiTBn

EiTB

Leer en Castellano

EiTBko hedabideek saio bereziak eta zuzeneko konexioak eskainiko dituzte hauteskunde eguneko boto-kontaketa eta emaitzen analisia egiteko.

Kataluniako hauteskundeei jarraipen berezia egingo diete EiTBko hedabideek. Euskal Telebistak, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta eitb.eus-ek bertatik bertara eskainiko dituzte hauteskundeei buruzko datu guztiak, boto-kontaketa eta emaitzen analisia. Bartzelonatik zuzeneko konexioak eta saio bereziak egingo dituzte.

Hauteskunde gaua, ETB1en eta ETB2n

Hauteskunde egunean, Euskal Telebistak arretaz jarraituko du Katalunian gertatzen ari dena. 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiek ez ezik, 09:00etan hasita, ETB1eko 'Egun On Euskadi' eta ETB2ko 'En Jake' saioek Kataluniako azken orduko albisteen berri emango dute. 16:15ean, ETB1eko 'Ahoz Aho' eta ETB2ko 'El Programa de Klaudio' saioek hartuko diete lekukoa.

Gauean, ETBko albistegi taldeak saio bereziak egingo ditu bi kateetan. ETB1en, Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dute saio berezia, 20:30ean, eta ETB2n, Xabier Garcia Ramsdenek eta Africa Baetak gidatuko dute 20:00etan. Boto-kontaketaren datu guztiak eta analisirako mahaiak izango dituzte, eta elkarrizketak eskainiko dituzte protagonistekin, Bartzelonatik zuzenean.

Saioa Martija (ETB1) eta Juan Carlos Etxeberria (ETB2) Bartzelonako set berezian egongo dira, eta zuzenean berri emango dute Eli Zunzunegi, Olatz Simon, Myriam Llona eta Miren Josu Arrazola kazetariek informazio gune desberdinetatik. Madrilekin eta Bruselarekin ere bat egingo dute gauean zehar.

'En Jake' eta 'El Programa de Klaudio', asteazkenetik Bartzelonan

Gaur hasi eta ostiralera arte, 'En Jake' eta 'El Programa de Klaudio' saioak Bartzelonatik egingo dira, zuzenean, eta ohiko ordutegia aldatuko dute. Xabier Lapitzek gidatzen duen saioa 09:00etan hasiko da eta Klaudio Landarena 16:15ean hasita izango dugu ikusgai ostegunean eta ostiralean.

'7 Días' berezia

Ostiral gauean, hauteskundeen osteko lehen erreakzioen eta emaitzen analisiaren berri emango du '7 Días' saioak. Arantza Ruizek eta Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztuta, gonbidatu bereziak izango dituzte platoan, hauteskundeen osteko emaitzen araberako argazki politikoa egin eta Katalunian gertatu denaz hitz egiteko. Gainera, Iu Forn, Milagros Perez Oliva, Sergio Fidalgo eta Isabel Vallet solaskideak izango dituzte lagun.

Euskadi Irratia eta Radio Euskadi

Bai Euskadi Irratiak bai Radio Euskadik jarraipen berezia egingo dute hauteskunde egun osoan zehar. Goizean, Maite Artolak gidatzen duen Faktoria (07:00-10:00) eta Dani Alvarezen Boulevard (07:00-10:00) saioak Bartzelonatik zuzenean egingo dira. Egun osoan zehar, gainera, albistegietan eta saioetan hainbat konexio egingo dituzte bertara joandako lankideekin.

19:30ean, saio berezi bana hasiko da bai Euskadi Irratian bai Radio Euskadin, egunak eman duena laburbildu eta emaitzen berri emateko. Euskadi Irratiko lantaldea Maite Artolak gidatuko du, eta, berarekin batera, Oihane Yustos, Oihane Perez eta Ane Agirre izango dira Katalunian. Radio Euskadikoa, Dani Alvarezek gidatuko du, Imanol Manterola, Iñaki Gomez eta Iratxe Ruizen laguntzarekin.

Ostiralean, abenduaren 22an, emaitzak lasaiago eta patxadaz aztertzeko, 'Boulevard' eta 'Faktoria' Bartzelonatik eskainiko dira zuzenean, hainbat gonbidatu eta solaskide berezi lagun dituztela.

eitb.eus-en emaitzak zuzenean

Orobat, eitb.eus-en arreta berezia eskainiko zaio Kataluniako hauteskundeei.

Hauteskunde egunean, emaitzak jakinarazten diren unean bertan eguneratuko dira EiTBren webgunean, TV3 Kataluniako telebistaren laguntzari esker, botoen zenbaketa zuzenean eskainiz. EiTBren irrati eta telebista saio bereziak zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango da Internet bidez.

Halaber, egun osoan zehar, Katalunian gertatuko denaren kontakizun idatzia egingo da minutuz minutu, albisteak, bideoak, audioak eta argazkiak tartekatuz. Emaitzak jakin ostean, gainera, lehen erreakzioak ezagutzeko aukera izango da.

Eduki guztiak eta emaitzen unean uneko bilakaera sare sozialetan ere jarriko dira erabiltzaileen esku, horiek ere EiTBren bitartez jaso ditzaten.

Informazio gehiago (1)