Itxi

Audientzia

'Dios mío, ¿qué te hemos hecho? filma audientzietan nagusi izan zen bere orduan

EITB

Leer en Castellano

'La Noche De...' saioak urte honetan emandako pelikularik ikusiena izan zen, %15,1eko audientzia zatiarekin eta 258.000 ikus-entzulerekin.

Astearte gauean 'La Noche De...' saioak eskaini zuen Dios mío, ¿qué te hemos hecho? komedia frantsesa bere ordu tartean nagusi izan zen, %15,1eko audientzia zatiarekin. 'LND'ren urteko pelikularik ikusiena izan zen eta 258.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Komedia frantses honek Claude eta Marie Verneuil senar-emazte kontserbadore eta katolikoak ditu protagonista. Lau alabetatik hiruk beste arraza eta erlijioko gizonekin ezkontzea erabaki dute eta gurasoek alaba gaztearengan dute itxaropena jarrita. Ilusio handiz hartuko lukete laugarren hau behintzat elizatik ezkontzea.

Filmaren aurretik Felix Linaresek aurkeztutako 'La Noche de...' saioak %10,9ko audientzia zatia eta 236.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

Bestalde, Eguberri egunez 'LND' saio berezia izango dugu ikusgai. Beste komedia frantses dibertigarri bat eskainiko du, Mission Pays Basque. Bigarren honek ere Élodie Fontan aktore gaztea izango du protagonista.

Informazio gehiago (1)