ETB1-en eta ETB2-n
Nuevo Catecismo Católico taldearekin, aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan
EITB
Gainera, Zukan taldeko kideekin arituko dira, euren proiektu berria ezagutzeko.
Aurten bete ditu 25 urte Nuevo Catecismo Católico talde donostiarrak. Punkaren erreferente bihurtu dira urte hauetan eta jarraitzaile fidelak lortu dituzte. Euren 25 urteak ospatzeko kontzertu berezia eskaini berri dute Donostian, eta horren biharamunean hartu du 'EiTB Kultura Transit' saioak taldekideekin urte hauetako lanaz hitz egiteko tartea.
Zukan taldea
Zukan taldea Maria Zubimendi, Jon Ansorena eta Gorka Catediano musikariek osatzen dute. Akordeoia, txistua eta perkusioa jotzen dute hurrenez hurren, eta 2014an sortu zuten Musikenek bultzatuta. Musika garaikidean sakondu nahi duen hirukoteak San Telmo museoan du hurrengo proiektua. Abenduaren 30ean estreinatuko duten ikuskizuna prestatzen ari dira egunotan, eta entsegu bat gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Begirada anitzak izendatu duten ikuskizunak hirukoteak zuzenean interpretatutako musikaz gain, Amaia Elizaranen eta Eneko Gilen koreografiak eta Oscar Escuderoren bideo sorkuntzak barnebiltzen ditu.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en (23:25) eta ETB2n (00:30).
.