Gabon gauean
'Iruñea kantuan'en aurtengo edizioa, ETB1en ikusgai
A.E.|EiTB
Xabier Euzkitzek eta Maria Amolategik aurkeztuko dute, eta hainbat kantarik eta taldek abesti ezagunak eskainiko dituzte Iruñeko Baluarten.
'Iruñea kantuan' Iruñeko Baluarten grabatutako kontzertua eskainiko du ETB1en Gabon gauean. Xabier Euzkitzek eta Maria Amolategik aurkeztuko dute, eta euskal kantari batzuek abesti ezagunak eskainiko dituzte bertan. Juanpa Agirre, Jaione Olazabal eta Mendigoiti eta Joakin Lizarraga ikastetxeetako haurrekin batera, Iruñeko Orfeoia, Gontzal Mendibil, Urko, Estitxu Pinatxo, Bankako Menditarrak eta Doneztebeko eta Leitzako dantzariak igoko dira oholtza gainera.
'Iruñea kantuan' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en, 21:30ean.