22:30ean
'Vargas de Tecalitlan Mariachia & Donostiako Orfeoia', Eguberri egunean
A.E.|EiTB
Kursaal jauregian musika mexikarra eta euskalduna nahasiko dituen ikuskizuna izango da ikusgai ETB1en.
Eguberri egunean, 'Oholtzan' saioak Vargas de Tecalitlan Mariachiak eta Donostiako Orfeoiak elkarrekin Kursaal jauregian eskainitako kontzertua izango da ikusgai ETB1en, 22:30ean.
Donostiako Orfeoiaren antzera, 1898an sortu zen Tecalitlango Vargas Mariachia munduko onenentzat eta mariachiaren historiako adierazgarrientzat jotzen da. 2016ko azaroan etorri zen lehendabizikoz Euskal Herrira mariachi hau, eta musika mexikarra eta euskalduna nahasiko zituen kontzertu berritzailea eskaini zuen Donostiako Orfeoia lagun.
Abenduaren 25ean berriro ikusteko aukera izango dugu ETB1en.