Audientzia
Milioi erdi ikus-entzulek baino gehiagok egin zuten bat ETBko hauteskunde gauarekin
EITB
Euskal Telebistak jarraipen berezia egin zien Kataluniako hauteskundeei. Programa bereziak eskaini ziren ETB1en eta ETB2n.
Josep Rull (JUNTSXCAT), abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan botoa ematen. Argazkia: EFE
Euskal Telebistak jarraipen berezia egin zien Kataluniako hauteskundeei ostegun gauean, eta audientziaren harrera bikaina jaso zuen.
Milioi erdi ikus-entzulek baino gehiagok egin zuten bat Xabier Garcia Ramsden, Africa Baeta eta Juan Carlos Etxeberria kazetariek gidatu zuten saio bereziarekin. 'Teleberri' albistegiaren ostean egindako saioak boto-kontaketa jarraitu zuen minutuz minutu, Bilbotik eta Bartzelonatik zuzenean. Saioak %9,2ko audientzia zatia eta 540.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
'Teleberri'ren aurretik, 20:00etan, ikusgai izan zen saio bereziak, %11,2ko audientzia zatia eta 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
ETB1en, Amaia Cayero, Xabier Usabiaga eta Saioa Martija kazetariek gidatu zuten hauteskunde gaueko saio berezia, eta %1,3ko audientzia zatia eta euskaldunen artean %4,1eko kuota bereganatu zituen. Saioak 149.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
eragin eremuan.