Itxi

21:30ean

Garazi Beloki eta Iraia Oiartzabal, 'Gure Kasa'n izango dira gaur

EITB

Iraia Oiarzabal moda diseinatzaileak bere Komorebi arropa-bilduma aurkeztuko du. Garazi Beloki aktore, abeslari eta dantzariak klakea dantzatzen erakutsiko dio Ekhi Arrietari.

Iraia Oiartzabal, Euskal Herriko moda diseinatzailerik ezagunenetako bat da eta astearte honetako 'Gure Kasa' saioan izango da Komorebi arropa-bilduma berria aurkezten. Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak modaz hitz egingo dute, neurri handiko arropari erreparatuz, beti bezala, umore handiz. Ana Goitiak, gainera, ezkontzetarako nesken soinekoen eboluzioaz hitz egingo du; eta duela hamarkada batzuetatik gaur egunera arte zenbat aldatu diren ikusiko dugu.

Horrez gain, Garazi Beloki aktore, abeslari eta dantzaria izango dute platoan. Hainbat bideoklipetan parte hartu du, argazki-modeloa da, eta proiektu berriez hitz egingo du astearteko saioan. 'Gure Kasa'ra joango dela aprobetxatuz, Ekhi Arrietari klakea dantzatzen erakusteko eskatu diote.

'Gure Kasa' astearte honetan izango da ikusgai 21:30etik aurrera ETB1en.

TB1en.