22:30ean
Gabonetako 'Juego de Cartas Txiki' berezia, gaur gauean, ETB2n
EITB
Saioko protagonista nagusiak umeak izango dira, eta 'Juego de Cartas' saioaren egiturari jarraituz, umeentzako menua eskaintzen duten Bilboko jatetxeak baloratuko dituzte.
Gabonetan, 'Juego de Cartas' saioak etxeko txikienak hartuko ditu protagonista. Gaurko partaide gazteek, haurrentzako menu bereziak eskaintzen dituzten Bilboko jatetxeak baloratu beharko dituzte, 'Juego de Cartas' saioaren formatu bera jarraituz.
Programaren hasieran gainera, Javi Sierrak saioaren aurkezpena egiteko umerik aproposenari pasako dio lekukoa, Aimar San Miguel gaztetxoari, hain zuzen ere. Aurretik telebistan ikusi izan dugun umea da Aimar, 'Masterchef Junior' saioan finalista izan zen eta 'Un, dos, ¡Chef!' Disney Channel kateko saioan aurkezle lanak egin zituen.
Puntako gastronomiak egiten duen bezala, 'Juego de Cartas' saioak berrasmatu egingo du bere burua. Saioaren ohiko osagaiak mantenduko ditu eta gainera, umeen freskotasun eta naturaltasuna gehituko dizkio Gabonetako edizio berezi honi.
'Juego de Cartas Txiki' gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n.
ETB2n.